ONDARETIK GATOZ, ONDAREA GARA.

ZAINDU DEZAGUN, ZAINDU GAITEZEN

ATAUNGO

ORGANO BARROKOA

San Martin elizan sartu bezain laster, organoaren edertasunak jota gelditzen da ezinbestean.

Organoa, elizako koruan dago kokatuta, barroko estilokoa da eta estilo horren barruan, iberiar motakoa. Gipuzkoa osoan horrelako zazpi organo daude eta horietatik Ataungoa garrantzitsuenetakoa da, garaiko soinu unerik gorenaren eredu aparta. 

1761. urteaz geroztik, igandero (eten laburrak tartean) bere soinuaz bete du San Martingo eliza. Eta 260 urtetatik gora dira jadanik!

INGURUNEA

Ataungo Domoak erreferentzialtasun handia dauka ataundarrontzat. Gure eguneroko bizitzan presentzia handia izateaz gain, Domoari loturiko ondare ez-materialak bizi-bizirik dirau gure herrian. Gure sustraiak errotzen diren gailurrak dira.

Harreman honen oinarrian Domoa osatzen duten arrokak daude. Ataungo Domoa Geologia Interesdun Leku moduan izendatuta dago, egitura bitxi bezain baliotsua delako. Eskaintzen diren baliabide ezberdinen bidez, Domoaren sorrera eta bertako ondarea ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

ATAUN BIZI-BIZI, ekitaldiak

Ugariak dira urtean zehar Ataungo elkarteek udalaren laguntzarekin antolatzen dituzten kultur eta kirol ekintzak. Ataungo agendan datozen ekitaldien berri izango duzu. Sakatu botoia urtero edo bi urtetik behin errepikatzen diren ekintzak ikusteko.

To top