RUTES EL DOM D' ATAUN

5. Informazio puntua

Gaur egun Erremedioko atsedenlekua dagoen lekuan, garai bateko bainuetxearen aztarnak ikus daitezke. Izan ere, izenak berak dioen moduan, leku honetan zenbait gaitzen “erremedio” izan daiteken ur bereziaren iturburu bat dago.

Erremedioko iturrian ur sulfurosoak azaleratzen dira. Ataunen eta inguruko herrietan iturburu ugari badaude ere, ezaugarri hauetako ura ematen duten iturburuak oso urriak dira. Erremedioko uraren berezitasuna, lurpeko arroken ezaugarriei zor zaie.

Aurrez aipatu den moduan, Erremedion ur sulfurosoa azaleratzen da. Hau da, beste osagai batzuen artean, hidrogeno sulfuroa duen ura da. Domoaren barruko tupa eta lutitak dira egitura honetan azaleratzen diren materialik zaharrenak. Domoaren barrualdean, sakonera handiagoan dauden arroketara jotzen bada, ordea, oraindik ere material zaharragoak topa daitezke, ziurrenik sulfato edo sulfuroetan aberatsak direnak. Eta azken hauek dira, hain zuzen ere, urari sulfuroso izaera ematen diotenak. Euri urak lurrazaletik barrura infiltratzen direnean, ur horren zati bat arroka horietaraino sartzen da, ur sulfuroso izaera bitxi hori bereganatuz. Gero, ur horiek apurka-apurka Erremedioko iturburutik gainazalera irteten dira. Ataun eta inguruko lurretan hain antzinakoak diren arrokak lurrazpian sakonera handiagoan daudenez, beste iturburuetako urek ez dute sulfuroso izaera hau.

To top