4. Informazio puntua
Kareharrizko ertza goitik behera zeharkatu orduko, arroka mota aldatzen dela begi bistakoa da. Domoaren barru aldetik kanporantz arrokak behatuz gero, arroka zaharrenetatik berrienetara, kolore horixkako arrokatik kolore griseko arrokarako trantsizioa ikusiko dugu. Bertan, harea eta buztinetan aberatsak diren materialak (horixkak) gorantza egin ahala karean aberasten dira, kareharri puruak bihurtu arte (grisak). Horrek material hauek guztiak metatu ziren itsaso hartan izandako aldaketak erakusten dituzte. Gaur egun, hare eta buztin gehiago duten arrokak, garai hartan kontinentetik gertuago zeuden. Domoaren ertzeko kareharrien kasurako ez bezala, arroka hareatsu hauek metatu ziren garaian, kontinenteko materialak higatuz, ibai-urek garraiatzen zituzten sedimentu gehiago iristen zen leku honetara. Denbora pasa ahala, kosta-lerroa atzeratu egin zen eta itsaso hartara sedimentu gutxiago iristean, karezko oskol eta eskeletodun organismoek itsaso epel hura kolonizatu zuten.