ATAUNGO DOMOKO IBILBIDEAK

5. Informazio puntua

Agautz ingurura gerturatzen goazen heinean, kareharriaren itsura aldatu egiten da. Kolore ilunagoa eta ukitu latzagoa dauka. Orain arte bidean ikusitakoak kareharri oso puruak ziren, kaltzio karbonato asko eta buztin-mineral oso gutxikoak. Hemengo hauek berriz, buztin-mineral eta kuartzozko hare gehiago daukate. Honek, jatorriko itsasoaren ezaugarrien berri ematen digu. Itsaspe haren gainazala ez zen erabat laua, eremu honetan sinklinal bat kokatzen zen, hau da, sakonune bat zegoen. Horregatik, inguruko gune altuagoetan ez bezala, gaur egun Agautz eta Arastortz mendiak dauden lekuan, kontinentetik iristen ziren kuartzozko hare, legar eta buztin-mineral gehiago pilatu ziren.

Arroketan ezezik, paisaian ere antzematen da aldaketa hau. Izan ere, arroka hauek, bere buztin-mineral eta hare kontzentrazio altuagoari esker, lurzoru gehiago emateko joera dute. Horregatik, Agautz inguru honetan larre erabilerarako leku aproposa dago.

To top