ATAUNGO DOMOKO IBILBIDEAK

Dorrontsoro

Ibilbide labur eta erraz honen bidez, Atxurbideko gailurrera igotzeko beharrik gabe, Ataungo Domoko paisaia eta Ataungo erliebea interpretatzeko aukera eskaintzen da. Ibilbidearen puntu goreneraino errepidez igo daitekeenez, irisgarritasun arazoak dituztenentzako ere eskura dago.

Zailtasunik gabea, publiko orori zuzendua.

Distantzia (San Martin auzotik): 4,1 km

Desnibela: +120 m

GPX

1. Informazio puntua

Behatoki honetatik hegoaldera begira jarriz gero, Agauntza ibaiaren bailara ikus daiteke. Ibaiaren bi aldeetako mendi magalek haranaren “V” forma agerian uzten dute. Horrek, bailara honen eraketan nagusitu den higadura Agauntza errekak eragindakoa izan dela adierazten du. “V” formako bailara honen hondoan lauguneak ageri dira Agauntza errekaren bi aldeetara. Geologian, ibaiaren altueran geratzen diren eremu hauei […]

2. Informazio puntua

Altitudean oso goian ez bagaude ere, dagoeneko Domoaren forma zirkularra nahiko ondo antzeman daiteke. Ezker aldean Aitzarte errekak Domoaren ertzean zabalduriko Arratetako sarbidea ikus dezakegu. Honen gainean dagoen Jentilbaratzako gailurraren gainean, Aizkoate eta Intzartzuko gailurrak daude. Parez pare daukagun maldak Domoaren mendebaldeko hegala osatzen du. Ikuspegi honetatik ikusten ez bada ere, beste aldetik amildegi itzelak […]

Domoaren sorrera
Domoko fosilak
To top