6. Informazio puntua
Eremu honetan lutitak ageri dira. Hauek Domoaren ertzeko kareharriak baino zaharragoak dira, Behe Kretazeoko Aptiar garaikoak.
Domoaren barrualdeko tupa eta lutitak lurzorua sortzeko material aproposak dira berez. Hauek material buztintsuak direnez, urak arroka desegiten duenean, lurzorua sortzeko osagaiak ematen dituzte (buztina, loiha, etab.). Dena den, arroka buztintsu hauek azaleratzen diren Domoko eremuen malda handia da eta horrek lurzoruaren higadura areagotzen du. Kontuan izan behar da lurzorua oso-oso geldi sortzen dela: tokian tokiko baldintzen arabera asko aldatu baitaiteke ere, orokorrean erreferentzia gisa zentimetro bat lurzoru sortzeko, ehun urte behar direla kontsideratzen da.
Hemen bezalaxe, inguruko beste hainbat kokapenenetan, lurzoruaren lodiera oso txikia dela ikus daiteke. Lurraren erabilerak ere eragin zuzena dauka lurzoruan, horregatik, higadura arriskua duten lurzoruak dauden lekuetan, hauen higadura eragiten duten jarduerak mugatzea komeni da (lurra soiltzea eta mugitzea, makinaria astuna erabiltzea, etab.). Izan ere, lurzorua ezinbestekoa da gure bizitzarako eta hau babestea funtsezkoa da.