ONDAREA

Erroipe interpretazio zentroa

Erroipe Aia auzoan dagoen herri-ekimenez sorturiko interpretazio zentroa da. 2023an martxan jarritako proiektu hau, Ataungo Aia auzoko altxorrak ezagutarazteko helburuz jaio zen eta bertan inguruko ondarea ezagutarazteko hainbat baliabide eskaintzen dira.

Aia auzoa

Aia mendigunean kokaturiko auzo lasaia izateaz gain, paraje ikusgarrian dagoen lekua da. Aralarko Natura Parkearen barruan dago, Ataungo Domoaren hegoaldeko magalean. Honen kokapenak leku pribilegiatu bilakatzen du Aia, izan ere, ondare natural eta balio paisajistiko handiko lekua da. Biztanle oso gutxiko auzoa izan arren, historia eta kulturari loturiko ondare aberatsa gordetzen du.

Eskaintza zabala

Alde batetik kultura eta historia lantzen dira. Horren baitan, auzoaren sorrera, baserrien historia, aspaldiko lanbideen nondik norakoak eta auzoko toponimiari buruzko informazioa biltzen da, besteak beste. Natura ondareari dagokionez berriz, inguruko zuhaitz eta zuhaixken azalpenak jaso nahiz bertako basoko faunaren irudiak ikusteko aukera eskaintzen da. Horrez gain, paraje hauek ezagutzeko ibilbideen inguruko informazioa ere eskaintzen da.

Ordutegia

Ostegunetik larunbatera goizeko 10:00etatik 14:00etara. Taldeek eskaripean bisitatzeko aukera daukate ordutegi horretatik kanpo. 

Harremanetarako

Telefonoa : 943 06 19 63

Helbide elektronikoa: erroipe@ataun.eus

Harremanetarako pertsona: Txema, Erroipe Interpretazio Zentroko koordinatzailea

To top