Zerbitzuak

Errotaundi okindegia

San Martingo plazan kokaturiko okindegi eta denda. Egunean bertan eginiko ogia eta opil gozoak aukituko dituzu bertan. Herrian ekoiztutako elikagaiak erosteko aukera ere eskeintzen du.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00-13:00 eta 18:00-20:00

Larunbatetan eta igandeetan 8:00-13:00

Telefonoa: 943180364


Martintxo Ogigunea

San Martingo plazan dagoen okindegi, denda eta kafetegia. Gosari gozo bat giro ederrean egiteko leku aproposa da. 

Ordutegia: Egunero 7:00etatik 14:00etara.

Telefonoa: 943 18 01 67


Sutegi taberna

San Gregorio auzoko elkargunea. Denda funtzioa ere betetzen duen taberna. Pikoteoa, ogitartekoak eta hanburgesa paregabeak dastatu gabe geratuko zara?

Telefonoa: 943180354

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 8:00-14:00 (astearteetan itxita)

Ostiraletan eta larunbatetan 8:00-23:59

Igandeetan eta uda garaian 8:00-21:00


Troskaeta Taberna

Ataungo elkargune nagusienetariko bat. San Martin auzoan kokaturik dagoen taberna eta jatetxea. Euskal sukaldaritza tradizionala eta sukaldaritza berritzailea dastatzeko toki ezin hobea. 

Ordutegia: Astearteetan itxita.

Telefonoa: 943180037


Urbieta erretegia

San Martin auzoan kokaturiko taberna eta erretegia. Eguneko menua zein asteburukoa prezio ezin hobean aurkituko dituzu eta haragi edo arrainak erreta dastatzeko aukera aparta izango duzu. 

Ordutegia: Asteazkenetan itxita.

Telefonoa: 943 10 61 55


Urbitarte Sagardotegia

Ergoienan dagoen sagardotegi ezaguna. Garaian garaiko produktuak dastatzeko leku ezin hobea. Sagardotegi garaian ohiko menua aurkituko duzu eta sasoitik kanpo erretako arraina zein haragia dastatzeko jatetxe aproposa da. 

Ordutegia: Asteazkenetan itxita eta igandeetan goizez.

Telefonoa: 943180119


Lizarrustiko aterpetxea

Mendi buelta baten ostean freskagarri bat eta pintxo bat jateko leku paregabea. Plater konbinatuen eta bestelakoen eskaintza ere zabala da. 

Ordutegia: Ostegunetik igandera 10:00-18:00.

Telefonoa: 943582069


To top